LITERATURA

Oiartzungo 100TZE sormen espazioan, “Kapital publikoa”

Jose Luis Otamendik Kapital publikoa (Susa) liburuko poemak errezitatuko ditu ostegunean, martxoaren 17an, 19:30ean, Oiartzungo 100TZE sormen espazioan. 100TZE espazioan sorkuntzara bideratutako sormen espazio txiki bat da, arte plastikoen arloko ikastaroak, arte-lantegiak eta formatu txikiko emanaldiak eskaintzeko xedez sortua. “21 aulki izena jarri diogu ekimenari, 100TZE espazioa txikia izanik gehien-gehienez hogei aulki sar ditzakegulako”.

Toki eta ekimen horren barruan arituko da Otamendi euskal poeta. “Denona den hori da kapital publikoa” diosku egileak, “inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana: gabiltzan kalea, arnasten dugun airea, mintzo garen hizkuntza, pertsonak, oroitzapenak, egunkaria, sentimenduak”. Gogoeta sozial eta politikoetatik abiatu eta eguneroko bizimodu intimorainoko bidaia bat erakusten du Jose Luis Otamendiren poema-liburuak. “Galtzerik nahiko ez nituzkeenak, salatzeko modukoak iruditzen zaizkidanak, babestu beharreko jotzen ditudan gauzak dira poema hauen muina. Kapital publikoa zaindu beharreko mundu egingarrien aukera da”.

Egunean bertan aulki guztiak bete arte sartu ahal izango da jendea. Hala ere, aulkia erreserbatzeko aukera ere badago.

Hurrengo emanaldia apirilaren 28an izango da. Hautudeterminazioa izeneko antzerki-irakurketa dramatizatua eskainiko dute Metrokoadroka kolektiboko bi kidek. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button