Nontzeberri

Aste honetako hitzordu literario batzuk

Susa literatura argitaletxeak asteon izango diren makina bat literatura hitzordu jaso ditu Literatur Emailuak buletinean. Hala, maiatzaren 8an, bi ekitaldi izango dira Durangoko Liburutegian eta Deustuko Bidarte. Lehenengoan, Harkaitz Zubiri Etxakalte eleberriaz arituko da, 19:30ean; eta bigarrenean, berriz, Jon Alonsok Zintzoen saldoan nobela izango du aztergai, 20:00etan.

Ostegunean ere beste bi hitzordu izango dira: Leire Bilbao Scanner poemategiaren inguruan arituko da 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian; eta Oier Guillanek, aldiz, Elkartasun basatia errezitaldia egingo du 19:30ean Donostiako Larratxo kultur etxean.

Ostiralean, maiatzak 10, Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat bere nobela berriaz hitz egingo du Zarauzko Garoa liburu dendan, 19:00etan.

Amaitzeko, Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera aztertuko dute maiatzaren 11n, larunbata, Iruñeko La Hormiga Atomica liburu dendan, 11:00etan.

Exit mobile version