BERTSOTAN

Aste honetako bertso-saioak Araba aldean

Betiko legez, saio dezente izango da aste honetan Araba aldean. Bertsozaleak egarri daude eta bertsolariak kantatzeko gogoz.

Gaur, Gasteizen, Derepente bertso jardunaldiak izango dira Bertsoa euskara normalkuntzan lemapean. Montehermoso kulturgunean, Manex Agirre, Andoni Egaña, Xabier Paya, Juan Mari Juaristi eta Oihane Perea bilduko dira.

Gasteizen, gaur ere, bertso-saio didaktikoa izan da Bertsozaletu ekimenarekin. Bertsolariak: Felipe Zelaieta eta Ander Solozabal izan dira. Bihar, Laudiora egingo du salto ekimen honek, eta han, Izar Mendiguren eta Unai Mendibil egongo dira.

Ostiralean, Laudion, Bertxoko Sariketa izango da Gaztetxean. Bertsolariak: Izar Mendiguren, Iker Agirre, Josu Kanpo, Peio Ormazabal, Uxue Ruiz de Arkaute eta Patxi Iriart.

Larunbatean ere bada zertaz gozatu. Gasteizen bertso-bazkaria egongo da Odon de Apraiz Pilotalekuan, GEU elkartea eta Arabako Bertsozale Elkartearen urteurrena dela eta. Bertan, Rikardo Gonzalez de Durana, Asier Otamendi eta Ander Solozabal batuko dira. Gauean, Artium museora joan beharko da, izan ere, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi, Alaia Martin eta Onintza Enbeita kantuka arituko dira.

Euskal Herriko txoko guztietako bertso-agenda begiratzeko hemen klikatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu