ARTEA

Assumpció Mateuren “Erretako Basoa”

Donostiako Aiete Kultur Etxeak Assumpció Mateu artista kataluniarraren erakusketa aurkeztu du. Irailaren erdi aldera arte ikusi ahalko dira bere lanak.

Erretako Basoa erakusketak naturaren baitan du sorburua. “Erakusketa osatzen duten lanek esperientzia pertsonal bat dute abiapuntu, Maçanet de la Selvako erretako basoan eta Gironako Montgrinen izandako esperientzian, hain zuzen ere.”

Sutan egon den basoaren mezua eta memoria bildu nahi izan ditu modu koherentean, plastikoan, etsipenarekin, nostalgiarekin eta isiltasunarekin batera.

Fotocollageak, akrilikoak, eta poema bisualak eskegi ditu artista kataluniarrak Donostiako Aiete Kultur Etxean. Lehenak dira, apika, ikusgarrienak eta interesgarrienak, izan ere, “paperezko eta materiazko collagea erretako basoan ateratako argazkien gainean aplikatzen du artistak”.
Beste aldetik, Poética del bosc (Basoaren poetika) Treitjant el Silenci (Isiltasuna zapaltzen) edo Olor a Cendra (Errauts usaina) dira lan piktorikoen sailak.

Hau guztia osatzeko, poema literario eta poema bisual bereziak egin ditu eta erretako basoaren alderdi intimoena erakutsi dute.

Assumpció Mateu (Girona, 1952) Bartzelonan bizi eta lan egiten du 1959. urteaz geroztik. 2011n, eta Würth La Rioja Museoan inauguratutako erakusketa zela eta, Erretako basoa katalogoa argitara atera zen, Kosme de Barañanok idatzia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button