IKUS-ENTZUN

“The Assassin” izenburuko filma, Fas Zineklubean

Fas Zineklubak The Assassin izenburuko filma aurkeztuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. KORTeN!  saioaren barruan Areka filma ikusteko aukera izango da.

The assassin Taiwanetik datorren zuzendari, gidoigile ekoizle eta aktorea Hou Hsiao-Hsienek zuzendutako filma da. 2015eko Cannes Zinemaldian saritua izan zen eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen urte berean.

Filmaren giroa honetan datza: “Txina, K.a. VIII. mendea. Nie Yinniang (Shu Qi, 1976) emakume gazte eta ederra da. Moja batek martzial arteetan hezi du trebetasun ikaragarria lortuz. Yinniang gaizkile eta tirano guztiak akabatu nahian dabil eta irakasleak Tian Ji´an gobernadorea hiltzeko agindua emango dio. Azken hau lehengusua omen da eta badirudi gaztetan harreman hurbila zutela”.

How Hsiao-Hsien zuzendariak osagai estetiko anitz erabili ditu amodiozko film eder hau kontatzeko. “Ekialde urrunetik datorkigun haize koloretsu eta distiratsu honek ez du inor ustekabean utziko. Erritmo geldoa izanik, ekoizpen bikain honen lilurak ikuslea bereganatu dezake. Lirismoz betetako guneak ditu. Aktoreen maila bikaina da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button