BESTELAKOAK

Askotariko sormen lanak, Iruñeko “Pecha Kucha Night”-en

Pecha Kucha Night aurkezpen formatu bat da, non sortzaileek euren lanak aurkezten dituzten modu sinple eta informalean. Klein-Dytham Architecture-eko Astrid Klein eta Mark Dytham-ek sortu zuten Tokion 2003an, diseinatzaile gazteen topaketarako gune gisa.

Harrezkeroztik, formatua mundu osoko hirietara zabaldu da. Hala, gaur, ekainak 6, askotariko lanak erakutsiko dituzte Iruñeko Txitxarrin, 20:30ak inguruan. Hainbat esparrutako egitasmoak izango dira, hala nola, eskultura, gastronomia, arkitektura, eta arte plastikoak.

Jardunaldian ondoko artistek parte hartuko dute: Iosu Andueza (eskultura); Leire Urbeltz (arte plastikoak eta ilustrazioa); IkiMovies-eko Iker Lanz eta Iñaki Diaz De Rada (ikus-entzunezkoak); Iñaki Andradas (goi sukaldaritza); Oscar Rubio (diseinua); Arkitiriteros taldeko Uxua Domblas, Clara Pascual eta Erika Donazar (arkitektura); ReRaum proiektuko Itxaso Markiegi (arkitektura); Aser Longas (arkitektura, eskultura eta altzariak); PKN Donostia bideoak (ikus-entzunezkoak).

Egitasmo horien inguruko xehetasun guztiak: http://pknpamplonairuna.wordpress.com/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button