ARTEA

Tàpies artistaren lanak Gasteizen ikusgai

Gasteizko Bibat museoan Antoni Tàpies (Bartzelona, 1923-2012) egile katalanaren Cartes per a la Teresa obra duzue ikusgai urrira bitarte.

Bigarren Mundu Gerra osteko kataluniar artistarik onena izan zen katalana. Surrealismo eta dadaismoarekin lotuta dagoen Dau-al-Set estiloa berak jorratu zuen.
1950. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan. 1953. Urtean, berriz, New Yorkera joan zen, eta bere obra ezagutzera eman zen Ameriketako Estatu Batuetan zehar. 1960. urteaz geroztik, pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. 1979an Berlingo Akademiako kide hautatu zuten, 1981ean Frantziako arte ederretako urrezko domina irabazi zuen, eta 1984an Basileako Rembrandt saria.

Gasteizen aurkezten den obran, Tàpiesek karta hitzaren zentzu bikoitza erabiltzen du: mezu gisa eta karta gisa. Horrela, lamina horietan bere emaztearentzako zenbait ohar eta kartak nahasten ditu.

Album gisan bildutako laminek, beste egile batzuekin lankidetzan eginak dira, hala nola Joan Brossa, Octavio Paz, Rafael Alberti, Joseph Brodsky, María Zambrano edo Pere Gimferrer.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button