MUSIKA

Askotariko doinuak bilduko ditu Bilboko Aste Nagusiko Bertako Pop-Rockaren Erakustaldiak

Bilborock aretoak Aste Nagusiko Bertako Pop-Rockaren XXXIII. Erakustaldia jasoko du abuztuan, eta Udalak dagoeneko iragarri du agertoki horretan arituko den taldeen zerrenda.

Edizio honetan 100 talde baino gehiagok eman dute izena, inoizko partaidetzarik handiena, eta hautatutako banda gehienak Bilbokoak dira, 16tik 13 hain justu.

Kontzertuak 20:00etan eta 21:00etan egingo dira, eta hauxek dira talde aukeratuak:

Abuztuaren 18an, rock eta stoner doinuen txanda izango da, Negracalavera (Bilbo) eta Wicked Wizzard (Uribe-Kosta). 19an, blues eta soul erritmoak zabalduko dituzte Moikave (Bilbo) eta Dudu Ouchen (Bilbo) bandek; 20an, Maren (Gernika-Lumo) eta Debajo Del Paraguas (Bilbo) pop-rock taldeek joko dute; 21ean, indie-rock eta rap doinuak nagusituko dira, Yo Gerard (Bilbo) eta XATIRO (Bilbo); 22an, hard-rock eta blues doinuak joko dituzte Nevadah (Durangaldea) eta Free The Wheel (Bilbo) taldeek; 23an, Mushkum (Bilbo) eta Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace Band (Bilbo) taldeak arituko dira, mugako rocka eta funsioa jorratzeko; 24an, metal zaleek hitzordu bortitza izango dute, Valkyria (Bilbo) eta Hex (Bilbo); eta azkenik, azken gaua, 25a, hadcore zaleentzat izango da, Black Ocean Witness (Bilbo) eta Gudazaleak (Bilbo).

Hartara, askotariko estilo, erritmo eta kantuak zabalduko dira Bilborock eliza ohian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button