ESZENA

“Noc, Un Auténtico Vodevil” kabareta aurkeztuko du Los Quintana-k Elorrion

Larunbatean, Los Quintana konpainiak Noc, Un Auténtico Vodevil antzezlana taularatuko du Elorrioko Arriola Antzokian, 21:00etatik aurrera.

Kabaret estiloko lana da Noc, Un Auténtico Vodevil, musika, umorea eta fantasia nahasten dituena, ikuslea ezohiko lekuko bihurtzeko asmoz. Arriolaren arabera, “xelebrekeriaz eta dotoreziaz beteriko istorioa (da)”. Eszenaratze oso zaindua duen lana ere bada: “Ikuskizun aparta da lan “kabaretero hau”.

Irailean, beste hiru antzezlan pasatuko dira Arriola Antzokiaren agertokitik: Hilaren 23an, Perplejo (Il Maquinario Teatro); 25ean, Pinocchio (La Baldufa); eta azkenik, 30ean, Fakiu (Atx Teatroa) aurre-estreinaldia.

Informazio gehiago: arriolaka.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button