ESZENA

Askatasunari eta giza eskubideei egindako kantua

Gasteizeko Printzipal Antzokian, asteazkenean, hilak 19, Pez Limbo konpainiak (Iñake Irastorza, Nagore Gonzalez, Josune Velez de Mendizabal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martinez, eta Egoitz Sanchez), Maria Goiricelayaren zuzendaritzapean, Harri orri ar izeneko antzezlana oholtaratuko du. Pez Limbo, Principal Antzokia (Gasteiz), Arriaga Antzokia (Bilbao), eta Victoria Eugenia Antzokiaren (Donostia) arteko ekoizpena da hori Antzerkigintza Berriak proiektuaren barruan.

Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan… arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean.
Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da. Hori da Patioa: ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen espazio bat, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat. Zauriak sendatu nahi dituen antzerki-ikuskizun bat, besteari begietara begiratuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button