LITERATURA

Asier Serranok “Abisalia” liburua plazaratu du

Asier Serrano eibartarrak Abisalia (Txalaparta) ipuin-liburua aurkeztu du gaur, martxoak 14. Hala, Serranok makina bat baliabide literario erabili ditu ipuinetako irudi poetikoak sortzeko.

Argitaletxearen arabera, “Abisalia Asier Serranoren unibertso literarioan irla berri bat da. Euskal literaturan ez-leku berri bat. Idazle eibartarraren sor-marka diren eta bere literaturan inoiz erabat agortu gabe azalberritzen diren Loreleiren eta hiri gorriaren azken gordelekua”.

Honatx Harkaizt Canok liburuaren harira idatzitakoa: “”Hondoa baino hondorago dago Abisalia. Hondoa baino hondorago bere hizkuntza trinkoa. Bere trama gurutzatuak. Bere agintarien tirania. Bere pertsonaien lokamutsak ere, hondoa baino hondoragotik datozela dirudi eta ihes egiten diotela irakurlearen kontrolari. ‘Hau ezingo nuke egunez pentsatu, baina lotan amestu bai, amestu nezake, horregatik da hain egiazko’. Erabil dezagun metafora maiztu hura berriz: bonboi kutxa bateko gozokiekin legetxe, ipuin bat dastatzeak hurrengoa eskatuko dizu Abisaliako lurraldeetan ere, jakin arren gutxitan ezkutatzen duela txokolate geruzak likoreen gozoa, eta gertagarriagoa izango dela zerrautsa, odola edo pozoia topatzea bertan… Izan ere, Asier Serrano beraren hitzetan esateko, ‘poza inozentzia une bat baino ez da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button