IKUS-ENTZUN

Euskal ekoizpena aurkezteko eta zabaltzeko, “Zinegin” festibala

Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola Gaztetxeak eta Haritz Barne zinegelak bultzatutako Zinegin festibalaren 7. edizioa, azaroaren 25ra bitartean luzatuko da Hazparnen, Donapaleun eta Urruñan. Ohi bezala, euskarazko hainbat film ikusteko abagunea izango da.

Zinegin festibala 2012an sortu zen, eta bere helburua “euskarazko zinemagintzaren ezagutaraztea eta ekitaldi kultural horren karietara, euskarazko sorkuntzari buruz eztabaidan aritzea” da. Programazioaren barruan mota guzietako filmak ikusi ahalko dira: dokumentalak, animazioak, fikzioak, esperimentalak….
Pantailaratuko diren film batzuek tituluak honakoak dituzue: Gure oroitzapenak, Jainkoak ez dit barkatzen, Laburdi, Neskatoak, Oreina, Basque Selfie, Barriola, San Adriango azeria, Handia, Margolaria, Mai da bai eta ezetzik ez dago

Gaur, ostiralean, 18:00etan, Neskatoak filma izango da ikusgai. Horren ostean Oreina 20:30ean, eta Artha soinu-bandaren entzunaldia geroago, 22:30ean.

Aurtengo Zinegin jaialdiaren egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button