BERTSOTAN

Asier Azpiroz eta Ander Solozabalek osatuko dute Bertxoko finala

Kutxi kale erdian kokatzen den Errexala elkartean, Iñaki Aleman iruritarra, Mikel Artola alegiarra, Gillen Iribarren itsasutarra, Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Miren Amuriza berriztarra aritu ziren, Beñat Goitiaren esanetara, nor baino nor, jokoan zeuden finalerako azken bi txartelak lortu nahian.

Elkartea jendez eta giroz bete egin zen afal orduan eta saio hasteko zegoela jende andana hurbildu zen kaletik bertara saioaz gozatzera. Jada bakoitzak bere lekua hartu zuenean doinu ezagun batean kantatutako agur puntuagarriekin hasi zen gaua.

Handi eta txikiko ofizioen ondoren, eta puntu erantzunekin fin eta azkar ibili ostean, bertsolariek objektu bati bertso bana doinu eta errima librean kantatu zioten. Hirugarren kanporaketa honetan objektuak lepoko ezberdinak izan ziren, palestinoa, txakur katea, errosarioa, baberoa, . . .
Bertsolariek lan puntuagarria hiru puntuko koplatan hirunako ofizioan amaitu zuten. Eta beraien azken agurrak entzun ostean jakin zen epaia.

Horrela, azaroaren 26an, Trebiñoko sagardotegian ospatuko den final handian, Ander Solozabal eta Asier Azpiroz arituko dira kantuan, aurretik sailkatutako Jone Uria, Odei Barroso, Ainhoa Mugika eta Julio Sotorekin batera, txapel beltza buruan janzteko ahaleginetan.

Arabako Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button