Nontzeberri

Asiako langileak erakusketa batean Oñatin

Asia aldean lan egiten duten hainbat pertsonen figurak ikusiko dira aste honetan, Oñatin Javier Gil argazkilari madrildarrak zabalduriko Invisible argazki-erakusketan. Irudi ikusgarriak apirilaren 2ra arte egongo dira ikusgai Kultur Etxeko aretoan, 18:00etatik 20:00etara.

Ilunpetan taldeak antolatu du Javier Gil madrildarren erakusketa. Thailandiak bizi duen hazkunde geldiezinak sortutako arazoak jasotzen ditu formatu handiko 13 argazkitan Gilek.
Aire zabalean aurpegia estalita lan egiten duten langileak ageri dira irudietan, eta hain zuzen ere, kutsadura maila handiagatik eta Asian estetikarekiko duten zaletasunagatik estaltzen dute aurpegia maskarekin langile horiek.

Exit mobile version