Nontzeberri

Ase bete egin bertsoz

Datorren ostegunean, maiatzaren 28an, Ase Bertsoz ekimena abiatuko dute Algortako Bertso Eskolako lagunek. Aurrekoan bezala, Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartuko dira zale guztiak, 20:00etan.

Parte hartu nahi baduzue, adi honakoei: Saio telematikoan parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz, eta aukeratu lan-tresna bat bertso-lanari ekiteko. Hartuta daudenak jada: aizkora, igitaia, telefonoa, mailua, goldea, sega, zorroztarria, pala, artaziak, torlojua, atxurra, zerra, daratulua, sega-potoa eta laia.

“Maiatzean sartu ordukoxe, gu ondinokarren bertso gose!!! Hau da hau gure bertso gosea ezin asea!!! Ase Bertsoz en maiatzeko edizinorako giltzarria emongo dogu hemen, eskuan beharko baitoguz giltza eta laia, lantzeko Bizkaia…Baina Bizkaian ezeze, Euskal Herrian zein munduan, beharginen egunak emoten deutso hasikera lorailari, abiapuntua orrilari. Eta begiratu ezkero goizean, argia hasten danean, menditto baten gainean, lanabesak ikusiko doguz: akuilu, aitzur, golde; uztarri zein hede…”

Beste edozein argibide behar izatekotan, Algortako Bertso Eskolak dauka.

Exit mobile version