ESZENA

“Bertatik Bertara 2019” laguntzetako ekimenak

Bertatik bertara 2019 kultur laguntzen programa Gijon, Santander eta Bilboko udalek bultzatzen dute, hiru hirietako profesionalen arteko ekimenak bultzatzeko. Aurten kulturaren eta sorkuntzaren alorretako sei proiektu berri sustatuko dituzte, eta hala, hiri bakoitzak 20.000 euro jarriko ditu. Helburua, arte eszenikoei, musikari, dantzari, ikus-entzunezkoei, eta familiako kultur aisiari lotutako proposamenak garatzea da.

Aurkezturiko proiektu guztien artetik  sei aukeratu ditu epaimahaiak: La II Reunión en Danza (RED), Asociación de Profesionales de la Danza de Asturias, Asociación Movimiento en Red de Cantabria eta Euskadiko Bizidantza; Camino Expandido, Asociación de Compañías Profesionales de Artes Escénicas de Asturias (EscenaAsturias), Asociación Cántabra de Empresas Productoras de Artes Escénicas (ACEPAE) eta Bilboko Eskena (Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea); Live Music Zinema, Asociación asturiana Proyecta 3, Asociación para la Promoción de Cortometrajes Caostica eta Mikrofilm Festival (Bilbo); ALAs, Kantabriako Espacio Espiral konpainia, Bilboko Espacio Punto de Fuga eta Gijoneko Centro Alejandra Tassis; (Mi) ciudad, (Mi) futuro, Kantabriako Ruido Interno konpainia eta Gijoneko Desplegándose, eta Picovuela, Bilbaoko Detalleres taldea eta Santanderreko Gil liburu-denda.

Gainera, epaimahaiak Nortocircuito 2.0 ekimena proposatu du ordezko gisa, Asturiaseko Les Naves kolektiboak eta Santanderreko Centro Cultural Europeo Eureka zentroak aurkeztuta.

Hemen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button