MUSIKA

Berri Txarrak Asiara

Bi aste inguru egongo dira Asian Gorka Urbizu eta bere taldekideak eta guztira lau herrialde bisitatuko dituzte: Taiwan, Txina, Korea eta Japonia.

Hilaren 21ean hasiko dute bira Taiwanen, non bi kontzertu eskainiko dituzten. Biraren bukaera, berriz, azaroaren 4an izango da Japonian. Herrialde horretan orotara hiru emanaldi eskainiko dituzte. Txinan, halaber bi, eta Korean beste hiru.

Honatx Berri Txarrakek Asian eskainiko dituen kontzertuen data zahatzak: Taiwan urriaren 21 eta 22an, Taipei eta Taichung-en; 23an eta 24an Txinan, Macau eta Hong Kong; hilaren 29, 30 eta 31n Korean, hirurak Seul hiriburuan; eta azaroan berriz, hiru kontzertu atondu dituzte Txinan: 2an Kagoshiman, 3an tokia zehazteke dago, eta 4an Oitan. Txinako kontzertuetan Brahman taldea izango dute lagun.

Background Noisek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button