Arto Artian musika txikiak eta eskulanak banatzeko sortutako katalogoa da. Ez dago musika estilo jakin batean oinarritua, bere helburu nagusia gure inguruotako zenbait artista interesgarriren eta pertsonalen soinu-lanak sustatu eta banatzea da.
Bada, katalogo horren inguruko kideek topaketa egingo dute bihar Azkoitiko Matadeixen, 18:30etik aurrera
Hauxe da Artio Artianeko kideek ondu duten egitaraua: 18:30etik aurrera, Jon Mantxi musikaria; Asimilacionismo izenburuko audizioa Tzesneren eskutik; Loty Negarti Cine Avanzado / Zine Aurreratua izeneko emanaldia egingo du eta Marion Cruza Le Bihan Arto Artian Afaria. Sestao 2015 aurkeztuko du.
Afariaren ostean, 22:30ean, hiru kontzertu izango dira: Gargara (Miguel A. Garcia eta Ibon RG), Ilan Manouach & Jonas Kocher eta Zorra (Itziar Magmadam eta Mikel Killerkume).
Informazio gehiago: artoartian.org.