MUSIKA

Ze Esatek! taldeak disko gitarra zalea plazaratu du

Ze Esatek! donostiarrek Ibilita ikasten da erortzen izenburuko bosgarren lana argitaratu du Baga Biga diskoetxearen bitartez. Bandak disko gitarra zalea grabatu dute, ohiko haize sekzioaren zipriztinekin bustia, punk-rock melodikotik gertuago dagoena. Hala, bederatzikotearen ohiko soinu parrandazalea gogortu egin da. “Melodiak gainezka, zapatak soinean eta seriotasuna tabernako komun zuloan utzita”.

Baga Bigaren arabera, “Alaitasuna galdu gabe, rockaren berme asko ditu bere hanken magalean, buruan rock esparruko estilo anitzetara igo da: punka, rock, punk melodikoa, rock melodikoa, hardcorea, hardcore melodikoa, pop-punk, pop-punk melodikoa. Ze Esatek! taldearen diskorik egurzaleena”.

Diskoa Higain estudioan grabatu eta nahastu dute, Haritz Harreguy teknikariaren gidaritzapean, uztaila eta abuztua bitartean. Estudiotik taldearen makina bat lagun igaro dira, tartean, Alex Gatibu, Egunsentia heldu baino lehen doinu sendoan, Pello Skakeitan, Ezin badugu amestu-n eta Libe liv Wallace-n.

Hitzen harira, Sustrai Colina bertsolariak hiru testu idatzi ditu: Dena aldatzen da, Ekaitzetan eutsiz eta Su olatu baten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button