BESTELAKOAK

“Arto Artian” plataformaren jaia, Gernikan

“Arto Artian musika txikiak eta eskulanak banatzeko sortutako katalogoa da. Ez dago musika estilo jakin batean oinarritua, bere helburu nagusia gure inguruotako zenbait artista interesgarriren eta pertsonalen soinu-lanak sustatu eta banatzea da”.

Bada, larunbatean, ekainak 14, plataformaren jaia egingo da Gernikako Astra eraikinean, Astro Artian lelopean.
Plataformako kideek egun osoko egitarau oparoa ondu dute: kontzertuak, proiekzioak, disko jartzaileak, azoka, aurkezpenak eta Kafea eta Galletak saioaren 39. emanaldia, besteak beste.

Aipatutako ekitaldietan hauexek parte hartuko dute, besteak beste: Inazio Escudero, Minúsculo, Gora Japon, Riot Flesh & Puerta, Ainara Legardon, El Gallo de Oro, Building, Grace Livingstone, Elbis Rever, Al Karpenter, Oier I.A., Colombina’s, Kafe Arrastoak, Magmadam, Rukula, Dj Yuju!, Aladino And His Friends, Abandoned Buildings, Lalavandera, Miguel A. García & Loty Negarti, Sing Sad Songs, Amorante, Bazterrak, Pop Pilulak, Klof, eta abar; hau da, musikariak, disko jartzaileak, fanzineak, diskoetxeak, zinegileak…

Programa 11:30ean hasiko da Oier Iruretagoienaren kontzertuarekin, eta 12:00etan merkatua zabalduko da. 13:00etan, halaber, webgune berria aurkeztuko dute, eta jarraian, Gora Japon taldeak bigarren lana aurkeztuko du. Geroago, Miguel A. García & Loty Negarti elkarrekin arituko dira. Bazkariaren ostean, proiekzioak izango dira, eta arratsaldean eta iluntzean, kontzertu andana izango da.

Lan zaila da ekitaldi bat edo beste nabarmentzea; beraz, onena programa osoaren berri izatea da, eta gero norberak erabaki dezala: www.artoartian.org

Colombina’s eta MGMT

Kafea eta Galletak saioaren harira, larunbatekoa 39. emanaldia izango da, eta Bidasoaldeko Colombina’s bikotea izango dira oholtzan; gipuzkoarrek MGMT taldearen Oracular Spectacular (2007) diskoa aukeratu dute entzunaldirako.

Musikarien arabera, “Colombina’s elkargurutzaketan oinarritutako proiektua da. Kontestuen, denboren, espazioen, irudien eta Sandra Cuesta eta Larraitz Torresen lanen elkargurutzaketa. Soinuari dagokionez, sortutako egoera eta honen konbentzionaltasuna eraldatzen dituzten bariazioen bidez, bata bestearekin lotzen diren kantuak egiten ditugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button