ARTEA

Artiumen “Objektu gotorrak”

Objektu gotorrak Eduardo Garcia Nietoren Conceal From Your Eyes proiektuaren hirugarren emanaldia da, eta bertan gizaki garaikidearen pribatutasuna gehiegi azaltzearen inguruan egiten du gogoeta.
Praxis programarako proposamen hau ekainaren 6tik irailaren 1era bitartean ikusi ahalko da Artium-en.

Garcia Nietok artearen sisteman balio artistikoa eta ekonomikoa eransten duten mekanismo ezkutuak erakutsi eta azaleratu ditu; egilea arte-komisarioen lana eta egungo sorkuntzaren sisteman honek duen betebeharraz aritzen da obra honekin, eta praktikan, komisario baten bulegoa egin du. Hemendik dozena bat artista pasatuko omen dira, bakoitza bere proposamenarekin, eta bisitariak haien arteko elkarrizketen lekuko izango dira. Ondoko hauek dira Eduardo García Nietoren bulegoa bisitatzera etorriko diren artistak: Elssie Ansareo, Manu Arregui, Andrés Duque, Carlos Fernández-Pello, David Ferrando Guiraut, Iván Gómez, Eduardo Hurtado, Zuhar Iruretagoiena, Miriam Isasi eta Teresa Solar. Hil honetan hasiko dira eta iraila bitartean, tarteka-marteka pasatuko dira.

Gizarte garaikideko ezkutatze eta ikusarazte moduak aztertzen saiatzen da egilea lan honekin, hots, informazioa nola kudeatzen den, eta kudeaketa horrek zein inplikazio politiko, sozial eta ekonomiko dituen.

Zinema ziklo batek osatzen du proiektua. Irailean egingo da eta ezkutatzeko eguneroko esparruetan barrena egindako ibilbidea ekarriko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button