ARTEA

Artiumek Juan Lópezen “Por fuera” aurkeztu du

Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Juan Lópezen Por fuera proiektua aurkeztu du (Praxis gunea, maiatzaren 4 arte).

“Lópezek espazioaren arkitektura aztertzen du, eta zein erabilera dituen eta zein arauren mende dagoen, eta iraupen gutxiko ekintza ez-suntsitzaile eta itzul daitekeen baten bidez eraldatzen du” adierazi dute Artiumeko kideek bidalitako prentsa-oharrean. “Horrela gertatu zen, esate baterako, Instinto Cuco izeneko proiektuan. Hura 1812ko Konstituzioaren berrehungarren urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekintzetako bat izan zen eta Ekialdeko fatxadan gauzatu zen.”

Lehendabizi egiten dena mugak finkatzea da eta, Juan Lópezen proiektuak Por fuera izena duenez, kanpoalde hori osatzen duten mugak, zehazki. Oraingo honetan ez da arkitekturaz kanpo dagoena, azalera baizik.

Praxisen eremura egindako lehen hurbilketan artistak lehen mugak finkatu ditu: aretoaren erdian marraztutako zirkulu batek barrualde bat eta kanpoalde bat daudela adierazten du. Zirkulu hori zilindro-edukiera handiko motor bat konpas gisara erabiliz egina izatea, museo baten aretoaren barruan gurpila errez, inguru erreala aldatu eta poesiaz bete daitekeen irudikapen gisa hartzeko aukera planteatzen du.

Eduardo García Nietok 2014ko Praxis programarako egin duen Less Poetry proposamenaren barruan sartzen da Por fuera. Honen ondoren Greta Alfarok, Elena Bajok, Carl Palmek eta Alex Reynoldsek aurkeztuko dituzte beren proiektuak.

Praxis 2014 programarako aurreikusten diren proiektuak bi eratakoak izango dira, batetik sorkuntza artistikoak eta bestetik tarteka egingo diren solasaldi sail bat. Solasaldi horiek arte eta kultura garaikideen poetiken ingurukoak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button