ARTEA

Artium Museoak eta Tabakalerak “Jardun Artistikoen Institutua” abiatu dute

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak JAI Praktika Artistikoen Institutu berriaren lehen edizioa abian jarri dute.

Uztailaren 1etik abuztuaren 28a bitartean Tabakalerako Sortzaileen Gunean ikasketa-programa garatuko da, eta ondoren, Artium Museoan fase publikoa izango da. JAI ikasketa-programaren deialdiak 16 hautagairen aukeraketa proposatu zuen alarma-egoeraren ondorioz, eta kopuru hori murriztu da. Honako hauek dira programaren lehen edizioan parte hartuko dutenak: Akane Saraiva Rando (Galdames, 1997), Antonio Menchen (Toledo, 1983), Cecile Brousse (Frantzia, 1985), Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994), Izaro Ieregi (Algorta, 1987), Charlotte Nordgren Sewell (Suedia, 1993), Diego Diez (Bartzelona, 1994), Rocio Agudo Martinez (Zaragoza, 1996), Mikel Escobell Castro (Arrasate, 1991) eta Jara Narvalaz (Iruñea, 1995). Artista bakoitza bi hilabetez arituko da Tabakalerako Sortzaileen Gunean.
Taldearen heterogeneotasuna oso nabaria da eta horren ondorioz, artearen eta kultura garaikidearen inguruko ikuspegi eta sentsibilitate ugari batuko dira, zalantzarik gabe.

JAI programaren inguruko zehaztasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button