BESTELAKOAK

Artium Museoak datorren astean zabalduko ditu berriz bere ateak

Epealdi luze eta latz baten ostean, Artium Museoak ekainaren 2an irekiko ditu berriz ateak, eta irekiera horrekin, publikoarentzako eskaintza anitz eta erakargarria proposatuko du, desinfekzio protokolo guztiak bermatuz.

Gema Intxausti, Juan Luis Moraza eta Elena Mendizabal artisten erakusketak eta 70, 80 eta 90eko hamarkaden inguruko Bildumaren erakusketa zabala (Zeru bat, hamaika bide) izango dira proposamenak, “bisita errepikatzea aukerarik onena delako mezuarekin batera”.

Artium Museoko erakusketa aretoak ordutegi jarraituan egongo dira zabalik, eta gainera, asteazkenetan eta igandeetan, bisita guztietan, Zuk nahi duzuna tarifa ezarriko da, doan sartzeko aukerarekin.
Barruko Plazan dagoen Museoko Lorategia izango da sarrera nagusia, beharrezko espazio-baldintzak betetzen dituelako, eta udako hilabeteetarako prestatu dituen talde txikientzako bisiten eguneroko programa berrirako topagunea izango da. Lorategitik hasiko dira hainbat bide tematiko, “museoan ikusgai dauden artelanen bidez, haren lan- eta ikerketa-ildoetako batzuk ezagutzeko aukera emango dutenak, gaur egungo arazoak eztabaidatzeko espazio publiko gisa: feminismoa, aniztasuna eta ondarearen kontserbazioa, besteak beste”.

Era berean, Onlineko jardueren ildoa indartuko du, eta hala, Loturak (hainbat adin-tartetarako bideo formatuko hezkuntza-lantegiak) edo Bilduma baterako hashtagak (arte garaikidearekin eta Museoko bisitariekin lotutako pertsonek Bildumako lanak bideoan komentatuz eginak) museoaren web-orrian eta sare sozialetan agertuko dira.

Eta hori guztia, esan dugun bezala, osasun-prebentzioko neurri guztiak bermatuz Artium Museoa gune segurua izan dadin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu