ARTEA

Artisten “Meeting Pointa” deialdi irekia

Okela Sormen Lantegiak Euskal Herriko artista plastiko eta bisualen mapan parte-hartzeko deialdia irekita dauka maiatzaren 11rarte.

Bilboko Okela Sormen Lantegiak abenduaren 2an, bere Euskal Herriko artista plastiko eta bisualen mapa aurkeztu zuen, Ainhoa Ortells, Malen Amenabar, Zuhar Iruretagoiena, David Hornback eta Olatz Otalora artisten laguntzarekin.

Ekimenaren helburua hauxe da: “Kolektibizazioarako bidean, ikusaraztea eta belaunaldi arteko zubiak sortzea”. Bada, mapa horretan, bertoko 47 artista jaso dituzte.

Arduradunen xedea da geroz eta artista gehiago biltzea. Horretaz gainera, Okela Sormen Lantegian egiten diren Artisten Meeting Pointa jardunaldietan parte hartuz ere sar daiteke mapan.

Deialdia eta oinarriak http://www.okela.org/lantegia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button