ARTEA

Artisten Meeting Point-a abiatu du Okela lantegiak

OKELA Bilboko sormen lantegia da, eta bi helbururekin eratu da: artisten lan indibiduala bermatzea eta Euskal Herriko artisten sarea eratzea. Bigarren xede horri lotuta, III. Artisten Meeting Point-a abiatu du lantegiak, zeina urriaren 24an egingo den. Aurten jorratuko den gaia politika izango da.

Bertan parte hartu nahi duten artistek euren proiektuen berri eman beharko dut: urriaren 5erako egitasmoari buruzko dokumentazioa bidali beharko da, eta urriaren 6an, iragarriko dituzte zeintzuk diren hautatutako artistak.

Artistok euskaldunak izango dira, eta euskaraz jakitea baloratuko da. Horrekin batera, fitxa bat ere bete beharko da.

Gogoratu proposatuko proiektuak politikaren ingurukoak behar dutela izan; askotariko interpretazioak, interbentzioak eta diziplinak onartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button