MUSIKA

Anti-flag hardcore taldeak Mundaka Festival jaialdian parte hartuko du

Mundakan estreinakoz egingo den Mundaka Festival jaialdian hirugarren kartel-buru bat gehitu da: Anti-flag hardcore banda estatubatuarra. Hala, Echo & the Bunnymen eta The Sonics taldeekin batera, horiek osatuko dute kartelaren burua.

Halere, gogoratu hamaikatxo talde bilduko direla Mundakan: Belako, We Are Standard, Smile, Mobydick, Peachy Joke, Rural Zombies, smoke Idols, Dead Bronco…

Musika, gastronomia, surfa eta natura ditu ardatz uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean estreinakoz egingo den Mundaka Festival jaialdiak. Jaialdiaren bitartez, kulturaren balioa azpimarratu nahi dute, Urdaibai eskualdeko garapen sozial eta ekonomikoan eragin baitezake, turismoarekin lotuz.

Kartelera oraintsu gehitu den Anti-flag hardcore bandaren harira, bandak American spring izenburuko lana aurkeztuko du, haien lehen lana hamar urteko isilunea eta gero. Politikoki konprometituak, taldekideak beganoak dira, eta gizakien eta animalien eskubideen defendatzaile sutsuak dira. Eragin ingelesekin busittako hardcore-punk melodikoa jotzen dute, Rancid eta antzekoen erara, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button