ARTEA

Artistek iruzkindutako erakusketak etxetik ikusgai, Iruñean

Beste toki askotan egin duten bezala, Iruñeko Udalak abian zituen erakusketa guztiak bertan behera utzi behar izan ditu.  Halarik ere, horiek guztiek gordetzen duten altxorra etxeetara eramango du artistek, komisarioek eta kultur bitartekariek beraiek iruzkindutako bideoen bidez.

Hala,erakusketak ikusi eta gozatzeko modu horren bidez, erabiltzaileak “artelanei buruzko kontuak, motibazioak eta teknikak egilearen ahotik” ezagutuko ditu.
www.pamplonaescultura.es webgunearen bidez, konfinamendua ezarri zen unean zabalik zeuden bost erakusketak ikusi ahalko dira: Juan María Sukilbide, Javier Mina eta Juan Gorritiren lanak biltzen dituztenak, eta Ziudadelako Bakarrik dago inork behatzen dion hori eta Kondestable Civivoxeko Woman+Human.
Horiez gain, udal-gune artistikoetan egindako beste erakusketa batzuk ere ikusgai izango dira.

Bideo horietara egunero jo dezakezu webguneko Erakusketak, Bisita birtual iruzkinduak banner-aren bidez, edo Iruña Kulturaren Facebook profilaren bidez. Instagrameko @Pamplonaescultura kontua ere aktibatu da, bideo horiek eta egunero sortzen diren bestelako kontu batzuk jarraitu ahal izateko. Gainera, euskarazko profil berria sortu da sare sozial horretan, @Irunakulturada, Iruñeko Udalaren proposamen artistikoak ahalik eta jende gehienarengana irits daitezen.

Erakusketa guztien bideoak ikusteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu