ARTEA

Artistei babesa emateko xedez, nazioarteko egonaldiak Tabakaleran

Artistei babesa eman eta proiektu artistikoen garapenean laguntzeko asmoz, Tabakalerako Sortzaileen Guneak nazioarteko egonaldien deialdia zabaldu du. Hiru modalitate izango dituen deialdiak tokiko sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea ere sustatu nahi du. Urtarrilaren 23ra izango da zabalik eskakizunak bidaltzeko epea.

Proiektu guztiak behin jasota, lau proposamen artistiko hautatuko dira. Proiektuen egileek lau eta zortzi aste bitarteko egonaldiak egin ahal izango dituzte, baina 12 astera arte luzatuko da lehen modalitatearen kasuan. Eta gero, proposamenak 2020ko iraila eta abendua bitartean gauzatuko dira. Epe horren ostean, martxoaren 23an emango dira ezagutzera.

Hiru egonaldi modalitate aurreikusi dira: Proiektu artistikoak garatzeko egonaldi deialdia (modalitate honen xedea da egonaldi bat eskaintzea proiektu artistikoen ekoizpenerako); Elkarlanean garatzeko proiektu artistikoen deialdia (deialdi honen xedea da Euskal Autonomi Erkidegoan bizi den artista edo kultur eragile bati, EAEtik kanpo bizi den artista edo kultur eragile bati gonbidatzeko aukera eskaintzea, elkarlanean aritzeko); Belaunaldi arteko lankidetzako proiektu artistikoen deialdia (programa honen helburu nagusia prozesu artistiko bat garatzea da, lankidetzan, belaunaldi-segmentu ezberdinetan egoteagatik duten aniztasunari erantzunez).

Deialdiaren oinarriak eta bestelako informazioa: Tabakalera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button