MUSIKA

“Artistas en Ruta” programa eta Arabako maketa lehiaketa

Musika esparruko bi deialdiren berri izan dugu: batetik, Estatuko Artistas en Ruta programaren kontzertu-zirkuitutan parte hartzeko deialdia, zeina Etxepare Euskal Institutuak iragarri duen; eta, bestetik, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak ondu duen Musika Maketen VIII. Lehiaketa.

Artistas en Ruta bi aldiz egiten da urtean, hala, irailetik abendura arteko egitarauan parte hartuko duten bandak martxoan aukeratuko ditu aditu talde batek; urtarriletik ekainera bitartekoak, berriz, urrian hautatuko dira.

Parte hartu nahi duten taldeek, honakoak bidali beharko dituzte AIE Artistas elkarteko egoitzetako batera: CDa, biografia eta harremanetarako datuak (izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa eta e-posta).

Bestalde, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak musika maketen VIII. lehiaketarako deia egin du, eta Araban erroldatutako pertsonek nahiz taldeek parte hartu ahal izango dute (gutxienez taldekide bat bertan erroldatuta beharko du izan).

Taldeek ezin izango dute kontratu diskografikorik edo diskoetxeekin argitaratutako diskorik izan, eta aurkeztutako kantuak originalak behar dute izan. Maketak aurkezteko epea 2014ko irailaren 15ean bukatuko da. Grabazioak bidaltzeko: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz).

Amaitzeko, lehiaketak bi fase izango ditu, maketen aukeraketa eta kontzertuak, eta sariak ondokoak izango dira: Lehiaketako lehenengo saria, 6.000 euro; Euskarazko maketarik onena, 1.000 euro; eta finalerdira pasatuko diren zortzi taldeen kontzertuak 150 eurorekin ordainduko dira. Informazio guztia: kulturklik.euskadi.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button