MUSIKA

Aitzina Folk jaialdiaren elkartasunezko musika

Aitzina Folk elkartasun jaialdia makina bat kontzertutan dago murgilduta. Azaroan hasi zen arren, urtarrilaren lehengo egunetan ere izango da zer ikusi eta zer entzun, Gasteizko hainbat aretotan eta sare sozialen bidez.

Jaialdiak elkartasunezko helburua gordetzen du bere barnean, izan ere, bildutako dirua ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun neurodegeneratibo eta arraroari buruzko ikerketetan laguntzeko biltzen da. Euskal Herriko bi mutili eragiten die, eta Estatuko 30 haur eta gazteri.

Pandemiak pandemia, jaialdiak aurrera segitzeko  ahalegina egin du, eta egoera latz honetan musika aldarrikatu du berriz. Edizio honetan kontzertuak aurrez aurrekoak izan daitezen saiatuko dira, segurtasun neurri guztiak errespetatuz, baina etxetik streaming bidez ere gozatzeko aukera izango dute musikazaleek.

Asteburu honetan bi kontzertu programaturik daude: La Musgaña & Vanesa Muela (abenduak 12) eta Khami (abenduak 13). Datorren astean Musika tradizionaleko eta folkeko eskolen 5. Topaketa burutuko da, eta hil honen azken egunetan, Korrontzi & Xabier Amuriza ibiliko dira koplatan. Azkenik, datorren urteko lehen egunetan Oreka TX taldea arituko da.

Sarrerak jaialdiaren webgunean eskuratu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button