ARTEA

Artistak koronabirusaren aurka

Bilboko Udalak Artistak koronabirusaren aurka izeneko proiektua martxan jarri du sortzaileen tokiko sektorea babestu eta bultzatzeko helburuz. Bere barnean bi deialdi biltzen dira: bata, makro-erakusketa bat egitekoa, eta bestea, saiakera kritikoak egitekoa.

Krisi-egoeren aurrean oso kaltebera den kolektiboa babestea da asmoa, kolektibo horrek kulturaren sektorean dituen papera eta lana berreskuratzeko.
Lehen deialdiaren (Ekaitzaren Ostean) xedea da aukeratutako proposamenekin erakusketa bat edo gehiago egitea. 25 laguntza, 2.000 eurokoak, banatuko dira, eta erakusketaren ondoren 5 arte-proiektu hautatuko dira. Aukeratutako proposamen horietako bakoitzak 5.000 euroko saria jasoko du.

Eta bigarren deialdiaren (Lerro Artean) xedea da gaur egun Covid-19k sortu duen egoeraren aurrean “arte garaikidearen testuinguruan sortzen ari den pentsamendu kritikoa ezagutzera ematea”. Gehienez 30 proposamen hautatuko dira, eta beraien egileek 100 euro eskuratuko dituzte, testuak erakusteko eskubideak lagatzearen truke. 1.200 euro hartuko ditu irabazten duen obrak.

Gehiago jakiteko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button