BESTELAKOAK

AlhondigaBilbaok aisialdia eta kultura programa berria abiatuko du Mediateka-rekin

"Bizikidetzarako eta integraziorako espazioak sortu nahi ditu Mediateka berriak, eskaintza kulturala gehituz" esan du Marian Egañak. Mediatekak urriaren 24an zabalduko ditu ateak (Biblioteken egunean) eta tarte horretan, alegia, urriaren 23ra bitartean bisitaldiak egingo dira.

AlhondigaBilbaoko Mediatekak 4.000 m² izango ditu, hiru solairutan banatuta. Solairu horietan, besteak beste, baliabide bibliografikoen bilduma garrantzitsu bat egongo da, gaiaren arabera sailkatuta. Irakurtzeko espazioak, eta baliabide elektronikoak dituzten guneak prestatuko dira, ordenagailuekin edota munduko hainbat herrialdetako filmak, dokumentalak edo programak ikusteko pantailekin. Bestalde, erabilera askotako bi espazio eta 13 urtetik gorako lagunentzako Ikasketa Aretoa egongo dira.

50 mila titulu egongo dira bibliotekan eta 10 mila umeentzat izango dira. Euskarazko eta gaztelaniazko literatura biltzeaz gain, beste hainbat hizkuntzatan ere irakurri ahal izango da literatura, hala nola, ingelesez edo txineraz.

AlhondigaBilbaok egiten dituen jarduerekin zerikusia duten arloak zainduko dira bereziki: komikia, ikus-entzunezkoak, diseinua, zientzia eta teknologia, literatura, musika, osasuna eta jarduera fisikoa.
Ez dira ahaztuko irudia, soinua eta artea, zientziak, teknologia, etxebizitza, lana, hizkuntzen autoikasketa, informatika, etab.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button