Nontzeberri

Artistak elkarlanean aritzeko xedez

Horixe da Huarte Zentroan abiatu den Habitación erakusketa gune iraunkorra. Ekimenak prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen du fokua, eta hala, artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko. Astebururo irekitzen da herritarrentzat.

Oraingo honetan -eta urtarrilaren 20ra bitartean- Teresa Sabaté eta Virginia Santos Itoiz bilduko dira Oinez eta eskuz izeneko proposamena aurrera eramateko.
Hala deskribatu dute prozesua: “Pauso bat, bi pauso, oinez, burdin hesi bat, aloe eta kalanchoe, harri bat, paperontzi bat eta kartoi zati bat, beste pauso bat, farola bat, txakur handi bat, hiru emakume, kartel bat, horma bat eta hodei bat, klaxon bat, argazki bat, beste pauso bat, tximinia, semaforo bat, plastiko poltsa bat hegaka, itzal bat, zubi bat, enbor zulatu bat, hosto horiak, ziklista bat, zuhaitz handiak, hesi bat eta txirrista bat, baratzeak, lore laranjak, bidea, zapata bat, eguzkia, haur-aulkitxo bat, hormatxoriak, beste pauso bat, errota, txorien etxetxoak, bibotedun gizon bat, bideberria, zapatu bat, beste laino bat, gurutzea eta ateri bat, kalbarioa”.

Exit mobile version