MUSIKA

Artista kopururik handiena, “Rockein” lehiaketan

Rockein-ek, Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikalak, laugarren urtez jarraian bere parte hartze errekorra gainditzea lortu du, 146 artistek izena eman ostean. Jasotako proposamenen artean 25 tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez) eta 18k euskarazko talderik onenari sarira hautagai izateko aukera dute.

Laster, maiatzaren 11n Basauriko Social Antzokiko finalean parte hartuko duten artisten izenak jakinaraziko dira.

Sari potoloak banatuko ditu lehiaketak, baina talde irabazleak EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatuko du; eta gainera, EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian; bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena; eta Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute).

Lehiaketaren gaineko datu guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button