ARTEA

Artista kolaboratzaileentzako deialdia Elkartokilab-en

Elkartokilab-ek Artista kolaboratzaileentzako deialdia ireki du urtarrilaren 13tik otsailaren 10era.

Deialdi honek aurtengo Elkartoki programaren garapenean parte-hartzeko bi artista kolaboratzaile bilatzen ditu, aurtengo bi ikastetxerekin eta bitartekaritza taldearekin lankidetzan aritzeko, zentroan egonaldi artistiko formatuan eta programaren helburu orokorrari lagunduz: espazioaren erabilera edo dinamiken eta eraikuntzen eta jabetze kolektiboaren arteko harremanekin esperimentatzea.

2017ko martxo eta ekainean, 3-4 hilabetez, artistak Elkartoki programaren garapenean parte hartuko du: patioaren elkar-sorkuntza eta eraldaketa parte-hartzailearen prozesuan.
Artistek artearen esparrutik haien ikuspegia eman beharko dute eta eskola-umeekin bitartekaritza programazio zehatza sortu beharko dute.
Horretarako, ikastetxeak eta Elkartoki taldeak aurretik definitutako prozesu-markoa izango du abiapuntu.
Deialdiaren oinarriak eta informazio gehiago esteka honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button