ARTEA

Datorren urtean arte garaikideko sei erakusketa berri, Tabakaleran

2022an, Tabakalerak sei erakusketa hartuko ditu. Erakusketa garaia urtarrilaren amaieran hasiko da Emma Kunzen Unibertsoa. Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin solasean erakusketarekin.

“Emma Kunz ikertzaile eta sendagile suitzarrak ez zituen inoiz bere marrazkiak erakutsi bizirik zegoen bitartean, baina etorkizuneko belaunaldiei zuzenduta zeudela iragarri zuen («Nire obra XX. menderako egina dago»). Hil eta urte batzuetara, bere obra berriro azaleratu eta artearen munduaren aurrean aurkeztu zen lehen aldiz Aargauer Kunsthaus-en 1973an. Hamarkada batzuk beranduago beste hainbat tokitan erakutsi dute, hala nola, Kasselgo documentan, 2013ko Veneziako Biurtekoan edo Londresko Serpentine Galleryn 2019. urtean.”

Erakusketen programazioaren bigarren ildoa zinemaren eta artearen arteko analisia izango da, eta udatik aurrera Vive le Cinéma eta Isabel Hergueraren El sueño de la sultana erakusketak erakutsiko dira Tabakaleran. Vive le Cinéma erakusketa Tabakaleraren, Amsterdamgo Eye Filmmuseumaren eta Donostia Zinemaldiaren arteko elkarlanaren emaitza da. Erakusketak munduko lau zinemagileren instalazio artistikoak erakusten ditu: Jia Zhang-Ke, Lemohang Jeremiah Mosese, Isaki Lacuesta eta Dea Kulumbegashvili.

Soinuak eta musika esperimentalak, bestalde, leku propioa izango dute Une musique intérieure erakusketan, eta baita proposamen berriak aurkeztuko dituen Scala soinu-instalazioaren bidez ere.

Aipaturiko erakusketa horien gaineko datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button