Nontzeberri

Artista gazteen talentua ikusgai “Ertibil Bizkaia 2018” erakusketan

Gaur goizean, Rekalde aretoaren ateak zabalik izan dira Ertibil Bizkaia 2018 erakusketa aurkeztu eta bertan sarituak izan diren artista irabazleak ezagutzeko. Aurtengo erakusketan, 124 lanek hartu dute parte, espezialitate guztietako 90 artistarenak, eta horietarik erakusketa osatzen duten hemezortzi lanak erakutsiko dira.

Indarra hartzen ari diren artista gazteen obra zabaltzen duen Ertibil Bizkaia 2018 Ikus-arteen Erakusketa Ibiltariaren  hogeita hamaseigarren aldia da aurtengoa. Aurtengo erakusketan parte hartzeko aukeratutakoak izan direnak hauexek dira: Raquel Asensi, Maria Benito Piriz, Jone Elorriaga Soto, Jon Ander Garcia, Helena Goñi, Eztizen La Cruz, Jara Navarlaz, Matxalen Oñate Esparza, Juan Pablo Orduñez / Mawa, Olatz Otalora, Anderperez, Laura Ruiz Saenz, Ander Sagastiberri Fernandez, Manu Tarrazo e Imagen 31**.

Aurtengo Ertibil Bizkaia 2018k berrikuntza dakar, izan ere, Foru erakundeak gure lurraldeko artistak nazioartekotzen laguntzeko xedez harremana sortu du Japoniarekin, eta sinergia horretatik Tokioko eta Fukuokako artista plastikoen bi egoitzatan hiru egonaldi adostu ditu. Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbaok azaldu du “irabazleei emandako hiru hilabeteko egonaldia Japoniako bi egoitzatan egitea adostu da, talentua sustatzeko eta sariketari nazioarteko proiekzioa emateko”. Eta hala, Maria Muriedas Diezek, Izaro Ieregik eta Maider Gonzalo Salcedak nazioarteko egonaldi artistiko hori egingo dute ekainean, uztailean eta abuztuan.

Dakikezunez erakusketa 1983an sortu zen bertako artistei laguntzeko, eta ibiltaria den heinean, maiatzaren 17an abiaraziko da Bilboko Rekalde Aretoan, eta uztailaren 1ra arte izango da han, baina gero hainbat toki bisitatuko ditu.
Aurten lehen aldiz, Arabara joango da, eta Gasteizko Montehermoso kulturunean uztailaren 2tik urriaren 1era izango da ikusgai. Ondoren, Durangoko Arte eta Historia Museoan (urriaren 1etik 22ra), Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean (urriaren 31tik azaroaren 30era) eta Sestaoko Musika Eskolan (abenduaren 3tik 31ra) ere izango da aipaturiko datetan.

Exit mobile version