ARTEA

Artista Berrien XLIII. Lehiaketaren irabazleak

Jaime de los Rios Lumbreras eta Zuhar Iruretagoiena Labeaga dira aurtengo Artista Berrien Lehiaketaren irabazleak, Autopoética eta Gazte, zoriontsu eta burugabe…ziur asko lanengatik, hurrenez hurrene. Artista bakoitzak 7.000 euroko saria jasoko du.

Proiektu artistikoen atalean, berriz, Pau Figueres Ortizek eta Maria Bocos Garcíak 2.000 euro poltsikoratu dituzte, Le communauté eta Toilet piece Fontana proiektuengatik, hurrenez hurren.

Aurtengo edizioan, 60 artistek parte hartu dute, 53 obra eta 18 proiektu artistiko, hain zuzen ere.

Artista Berrien Lehiaketa bi urtetik behin egiten da. Ekimenaren helburua, gipuzkoar artista gazteen sorkuntzari pizgarriak eta aitortza ematea da, eta, era berean, euren obrari hedapen publikorako bidea irekitzea.

Artista Berrien XLIII. Lehiaketa honetarako aukeratutako lanekin erakusketa osatu da Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoan. Ikusgai maiatzaren 14a arte.

Pau Figueresen “Toilet Piece Fontana” lana hemen ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button