ESZENA

Espazioa dantzaren bidez ezagutzeko

Laida Aldaz Arrietak, La Faktoria Choreographic Centerreko 3. belaunaldiko ikasleekin batera, In Perspective izeneko lana sortu du. Pieza dantzak, musikak eta arkitekturak osatzen dute eta  hainbat egunez izango da Iruñeko Kondestable Jauregian.

“Publikoa oinez dabilen bitartean, hainbat eszena topatuko ditu, guztiak ere XVI. mendeko eraikin hau osatzen duten testuretan, koloreetan, argietan, perspektibetan eta gainerako elementuetan oinarrituta. Ikuskizuna berariaz sortu da jauregirako; beraz, espazioa dantzaren bidez ezagutzeko beste modu bat eskainiko du”.

Bihar bertan gainera, ekainak 16, Laida Aldazek egin den sormen prozesua azalduko die parte-hartzaileei masterclass batean.
Ikuskizuna doan da baina aldez aurretik izena eman behar da www.pamplonaescultura.es/civivox  helbidean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button