ARTEA

ARTgia sorgune & aretoak sei artistaren lanak bultzatuko ditu

ARTgia sorgune & aretoak eginiko deialdian sei arabar artista aukeratu dira, eta horiexek bertan lan egiteko eta erakusketak antolatzeko aukera izango dute.

Txaro Arrazola, Garazi Lopez de Armentia eta Irantzu Lekuek osaturiko epaimahaiak Marina Suárez, Beatriz Perales eta Sara Berasaluce (EmART deialdian aukeratutakoak) eta Natalia Albeniz, Mario Paniego eta Eduardo Alsasua (ARTgia da deialdian)

EmART da lehenengo deialdia, eta “arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da, Gasteizen emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko jarduera-ildo gisa, xedetzat baitauka Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea. Emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak”

ARTgia deialdiak “Arabako artistei (emakumeei nahiz gizonei) erakusketa-gunea irekitzearen aldeko apustua egiten du. Hala, beren artelanak ARTgia aretoan”.

Irantzu Lekue antolatzailearen arabera, “EmARTen helburua da hainbat artistak leku berean paraleloki eta elkarrekin lan egin dezatela, elkarlaneko unibertsoa sortuz. Horren bidez, sinergiak eta elkarrizketak sortuko dira, eta, horrela, sareak eraiki ahal izango dira askotariko diziplinak jorratzen dituzten artisten artean. Horretaz gain, showroom formatuaren bidez lotuko dira artistak eta ikus-entzuleak”.

ARTgia sorgune & aretoa topaketa, truke, hibridazio eta elkarrizketa artistikorako gunea izatea da xedea, artistei, sortzaileei, agente kulturalei eta gizarte osoari oro har irekitakoa, non erdigunean egongo diren sormena, ikerketa, esperimentazioa, berrikuntza eta hedapen artistikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button