IKUS-ENTZUN

ArtFutura irudi digitaleko jaialdia, Artiumen

 

ArtFutura irudi digitaleko jaialdiak 25. urteurrena beteko du aurten; hala, asteburu honetan, Gasteizko Artium Zentro eta Museoan izango da. Jaialdia munduko 20 hiritan egiten da aldi berean, tartean, Berlin, Madrid, Sao Paulo, Santiago de Chile, Buenos Aires edo Bangkok.

Ikus-entzunezko lanen proiekzioak gaur hasiko dira, 19:00etatik aurrera, eta Ai Weiwei artista txinatarrarenak dira azpimarragarrienak. Lanak, oro har, askotarikoak izango dira: animazioa, bideoklipak, efektu bereziak…

Horrekin batera, hainbat sekzio erakutsiko dira: The Creators Project, artista bisionarioen lanak biltzen dituena (Amon Tobin, Ai Weiwei, PixMob, Olafur Eliasson…); Artworks, new media instalazioei buruzkoa; 3d Futura Show, 3D bidezko animazioa; Futura Graphics, animazio digitalaren ingurukoa; Feeding The Web, webguneetako ikus-entzunezko lanak…

Informazio gehiago: artium.org 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button