ESZENA

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XIII. Ikerketa Saria

Artez Blai Kultur Elkarteak, arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea du xede, eta ondorioz Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren 2020ko edizioaren deialdia egin du.

Sari honetan edozein egilek hartu dezake parte, “ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere arte eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako antzerkia; dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; zirkoa, magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke”.

Egileek nahi adina testu aurkeztu ditzakete, euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, eta argitaratu gabeak. Lanen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute (espazioak barne).

Lan bakoitzak bi artxibo izango ditu: CV bat datu pertsonalekin (izen eta abizenak, helbidea, jaioteguna eta jaioterria, telefonoa eta mail-a), ibilbide akademiko eta profesionalarekin, eta aurkeztutako lanaren sinopsiarekin (10 lerro inguru), eta sinatutako aitorpen bat, lana argitaratu gabea, beste sariren baten erabakiaren zain ez dagoela, argitaratzeko konpromezurik ez duela eta egileak eskubide guztiak dituela egiaztatzen duena.

Lanak aurkezteko epea irailaren 27an bukatuko da. Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera eta Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XIII. Ikerketa Saria aipatu behar da e-mailean.

Lan irabazlea Teoria eta Praktika bilduman argitaratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button