BESTELAKOAK

“Arteshop”, artea eta merkataritza uztartuz

Ekainaren 5etik 15era bitarte, Arteshop ekimenaren laugarren edizioa egingo da, Bilbon; ekimen horren bidez, EHU/UPVko Arte Ederretako ikasleen obrak Bizkaiko hiriburuko 75 dendatan jarriko dira ikusgai. Bilboko Udalak hiru lan onenak sarituko ditu; publikoaren saria ere izango da.

Horrekin batera, Bilbao Arte Fundazioko hamar artistak esku-hartze bateratua egingo dute Erriberako Merkatuan eta Bilbao-Bizkaia Turismo Bulego berrian.

Bilboko Udalaren arabera, “Proiektu honen xedea hiriko merkataritza-jarduerari laguntzea da. Horrela, balio erantsia emango zaio dagoeneko interesgarria den gure hiriko merkataritza-eskaintzari, eta, aldi berean, Bilbao Arte Fundazioko artisten eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen sormen-jarduera sustatzeko aukera emango du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button