ARTEA

“Arteliburu”, artista liburuari buruzko topaketak

Arteko Taller, Koldo Mitxelena Kulturunea, San Telmo Museoa, Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, eta arteliburu21 entitateek antolaturik, Artista Liburuari buruzko Topaketak programatu dira Donostian, abenduaren 2tik 19ra bitartean.

Artista Liburuaren gaineko topaketok lehenengo aldiz egingo dira Donostian, eta antolatzaileek azaldu dute ongi zer dela eta ikusi duten horren beharra: “Uka ezina da gure lurraldean artista liburuaren ezagutza, ikerketa, esperimentazioa, azterketa kritikoa, sormena eta hedapena, izaera propioa duen genero artistiko gisa, oso defizitarioa dela. Horrela beraz, gure asmoa da topaketa hauen bidez, dinamika hori hautsi eta liburu baten ibilaldi zirraragarriarentzat ekarpen bizigarria eta sortzailea izaten laguntzea, hasi jatorrizko buztin garaitik gaur egungo artista liburura iritsi arte eta jakina, liburuei bizitza ematen dioten arte eta ofizioak ere barne direla”.

Topaketez gainera, San Telmo Museoak abenduaren 4tik 6ra, 200 artelan baino gehiago izango dituen artista liburuen erakusketa jasoko du. Hala nola, José Emilio Antón, Dora Salazar, Detritus, Xabier Egaña, Baroja Collet, Isabel Herguera…

Beste aldetik, sormenezko tailerrak ere ardaztu dira liburuaren inguruan, adin desberdineko publikoarentzat.

Zer, non eta noiz hobeto ikusteko, hona hemen programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button