ARTEA

Arteen astea edo “Bilbao Art District”

Bilbao Art Districten Arteen Asteak asteburu honetan izango du amaiera, baina oraindik arteari lotutako jarduera ugari antolatu dira hiriko hainbat espaziotan. “Ikusizko arteek duten balio ekonomikoa, soziala eta kulturala aldarrikatu eta horri buruzko hausnarketa egingo da”.

Aurtengo edizioko esku-hartzerik garrantzitsuenetako bat Jonathan Garcia Lana (Tunipanea) artistaren Lutiteka da, eta maiatzaren 11ra arte, Zabalguneko erakinean ikusgai egongo diren ezohiko musika-tresnen bilduma da.

Ekimenaren programazioaren barruan, Herritar Ekologikoak bisita gidatuak nabarmendu behar dira. Atzo, Spazio Ranieri espazioan, Harmonia, mugimenduak eta matematikak izenekoa izan zen protagonista. Gaur ostera, Bilbao Art Districten eta Azkuna Zentroaren arteko lankidetzaren emaitza eskainiko da 17:00etan. Bertan, Beste modu batean pentsatzeko testuinguruak sortzea jardunaldia antolatuko da, eta honako hauek izango dira bertan: Maria Ptqk, Mireia Sallares, Carles Angel Saurí, Felipe Gil, Maria Benito, Beñat Krolem eta Eriz Moreno.

Era berean gogoratu behar da, asteburuan zehar, Zabalguneko eraikinean, Open Portfolio 2019ren lehenengo edizioa badagoela martxan. Bertan, hamasei artistak egindako lana erakutsiko da.

Bilbao Art Districten Arteen Asteari buruzko informazio guztia eta programazio osoa helbide honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button