ESZENA

Artedramaren proposamenak hil honetarako

Artedrama kolektiboa ez da geldirik egongo azaroan. Hainbat tokitan bere proposamen eszenikoak taularatuko ditu. Eta Hozkailu, Planeta eta Senide guztiekin gelditu gabe dabil batetik bestera Euskal Herria zeharkatzen.

Diogun bezala, hilabete honetan, Oreretan eta Larresoron Zazpi Senideko obra eskainiko du. Azpeitiraino joango da Linbo Planeta egiteko, eta herri horretan ere Martin Zalakain eskainiko du. Beste aldetik, Mutriku, Berriatua eta Aramaion, Hozkailua ikusi ahalko da (bariku eta zapatuan). “Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.”

Datak zehaztekotan, Artedramaren webgunera jo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button