ESZENA

Artedrama kolektiboaren topaketak hil honen amaieran, Aulestin

Artedramak bere topaketak ondu ditu irailaren 21etik 26ra. Betiko moduan eta beste urte batez, “Aulesti herria euskal antzerkiaren irla bilakatuko da, eta herriko txoko guztietan zabalduko da antzerkiaren lurrina eta aste batez hau usaindu eta berarekin jolas egiteko beta izango dugu”. Kolektibo horretako lagunek laster batean zabalduko dute Artedrama Euskal Laborategiaren gaineko informazio guztia.

Beste aldetik, Zaldi Urdina obrak beste ibilbide bati ekingo dio, eta bertako zaldiak Euskal Herriko makina bat herri bisitatuko ditu trostan ibilita. Irailaren 26an, Aulestin bertan izango da, eta urrian, Donibane Garazi, Hondarribia, Bilbo, Aranguren, Usurbil, Elgoibar, eta Altsasu kurrituko ditu. Azaroan eta abenduan ere zaldia ez da geldirik egongo.

Honez gain, Atzerrian Lurra Garratz obraren sortze prozesuak aurrera segitzen du, eta irailaren 14tik 19ra Senperen egingo dira gorpuzteko prozesuak. Bertan Aurora Mora, Euskal Herrian bizi den artista kolonbiarra izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button