ESZENA

Emakumeen historia erakutsi eta ikusarazi

Sorkuntza artistikoko formatu berriak erakutsiko dituen BLV-ART Jaialdiaren XVII. edizioa garatzen ari da Bilbo Zaharreko hainbat gunetan. Betiko legez, auzoa kulturaren proposamen eszeniko berritzaileez gozatzeko aukera paregabea egongo da.

Aurtengo edizioan, publikoak arte bizietako, antzerki fisikoko, antzerki absurduko, antzerki parte-hartzaileko, dantzako eta instalazio artistikoetako proposamenez gozatu ahal izango du San Frantziskoko Udaltegian, Bilborock Aretoan, Berreginen Museoan, Hibernando Estudioan, Okela Sormen Laborategian eta Bilbi Hotelean.

Ikuskizun guztien artean dagoen nabarmenetako bat Ainhoa Resano artistaren eskutik dator, Ellas proiektuarekin. Bilboko Marzana kaiaren parean, Ellas: las guardianas de la Ría formatu handiko erretratu batzuk ikus daitezke. “2016. urtetik garatzen ari den argazki- eta memoria-proiektua da hau, eta emakumeen historia erakustea eta ikusaraztea du helburu, etxeko argazkien eta beren kontakizunen bidez. Auzoko hainbat emakumek emandako irudiak beste aldeko hainbat tokitatik ikusi ahal izango dira, eta QR kode batzuek soinu-piezak jaurtiko dituzte, non, telefono mugikorretik bertatik, argazkietan agertzen diren emakumeen bizipen indibidualak entzun ahal izango diren. Proiektuaren ibilbidean zehar jasotako istorioak eta argazkiak espazio ireki batetik ere ikusi ahal izango dira, hala nola Erriberako merkatuaren ingurutik edo tranbiaren bidez.”

Horretaz gain, jaialdiak 12 proposamen zabalduko ditu, gehienak lehen aldiz Bilbon ikusi ahal izango dira, eta beti ere, abangoardiako adierazpen artistikoekin lotuta daude. Aipatzekoak dira, besteak beste Kafuné Kolektiboaren Nire irudia zure haragian lanaren estreinaldia, eta Almudena Perezen Utraviolet pieza laburraren estreinaldia.

BLV-ART jaialdiak dauzka xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button