ESZENA

Artedrama Euskal Laborategiak lanean jarraitzen du

Gaixotasun global eta ezezagun horrek beste egoera larriago batean jarri zituen antzerkia eta diziplina horretan jarduten duten guztiak. Halarik ere, ezkortasun horren barruan, badaude lanean segitzen dutenak, ilusioak atzean utzi ez dituztenak. Horietariko bat Artedrama Euskal Laborategia da. Gainera berriak dakartzate.

Eurek hala kontatu digute: “Luze doa teloia itxi zenetik. Ziurgabetasuna nagusitu zen eta gure historia eta istorioak kontatzeari utzi behar izan genion. Hala ere, lanean jarraitu dugu eta berriak dakartzagu: Aulestin pazko astean egin ohi den Artedrama Euskal Laborategia, irailaren 21etik 26ra bitartean ospatu dadin lanean gabiltza.
Beste alde batetik, Zaldi Urdina ikusteko aukera gehiago izango dira udazken honetan.
Horretaz gain, Huts Teatroa eta Artedramaren hurrengo produkzioa prestatzeko egonaldia egingo dugu irailean. Atzerrian Lurra Garratz deituko da eta laster izango duzue informazio gehiago. Bitartean, teloiaren atzean jarraitzen dugu, ilusio eta gogoz gainezka, hau noiz zabalduko zain!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button